Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

arawak

iz. Etnogr. Hego Ameriketako etnia familietako bat. Familia honetako tribuak oso lurralde zabalean daude barreiaturik Floridako penintsularen hegotik, Paraguaiko iparralderaino. Orinoko ibai bazterretik eta Ibai Beltzetik zetozen eta beste hainbat tribu eta herrirekin gudutan aritu ondoren Antilletaraino ailegatu dira. Oso ohitura antzinakoak dituzte.  v  Hizkl. Hizkuntz familia, Hego Ameriketako garrantzitsuena, 100 hizkuntza baino gehiago hartzen ditu.