arapaho
iz. Etnogr. Algonkin jatorriko Ipar Ameriketako indiar tribuko kidea. Estatu Batuetako Montana, Oklahoma eta Wyoming estatuetan bizi dira gaur egun arapahoak. Jatorriz Aintzira Handien mendebaldekoak dira; handik emigratu eta jatorriz zuten nekazaritzako bizimodua utzirik, belazeetako kulturara egokitu ziren, bisontearen ehizatik biziz batez ere. 1867an Estatu Batuetako armadak menderaturik, indiar erreserbetara eraman zituzten. v Arapaho hizkuntza algonkin familiakoa da. Gaur egun 2.000 pertsona inguruk hitz egiten dute.