Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aranguren Ibarra

Nafarroako ibar eta udalerria (Zangozako merindadea). 1998ko datuen arabera, 3.251 biztanle ditu, aurreko erroldan baino ia 500 gehiago. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago. Iruñeak azken urteotan izan zuen hedapen handiaren ondorioz, nekararitzarako-eta erabilitako lur-sail ugari urbanizatu dira Arangurenen, eta, hiriburuaren eraginez, nabarmen egin du gora biztanleriak azken hamar urteotan, 1991n 1.500 biztanle baitzituen herriak. Aranguren, Labiano, Taxoare eta Zolina kontzejuek osatzen dute.