Mit. Brodatzen eta ehungintzan oso trebea zen Lidiako emakumea. Ateneari herronka egin zion, eta irabazi. Jainkosa hark orduan Araknek ehundutako oihala urratu zuen eta neskak etsipenaren etsipenez bere burua urkatu zuen. Ateneak orduan armiarma bihurtu zuen.