Arakan
(Ragaing Taing) Birmania mendebaldeko lurraldea, Bengalako Golkoa eta Arakan-yoma (Victoria mendia, 3.035 m) mendilerroaren artean. 36.762 km2. 1.847.000 biztanle. Hiri nagusia: Akyab. Kostaldeko uharte ugarietan egokitu ziren, XVII. eta XVIII. mendeetan, Bengalako Golkoko itsaslapurrak. Arakan eta Birmania nahiz Bengala ekialdeko erreinuen arteko gudu eta gatazkak ugari izan dira historian zehar.