apterigiforme
izond. Zool. Apteryx generoak osatzen duen ordenako hegaztiaz esaten da. Zeelanda Berrian bizi da. Mota gutxi daude genero horren barruan. Oilarraren tamaina du, lumak altzitu leunak, zetaren antzekoak, eta ez du isatsik. Buru txikia du, mokoa luzea, mehe okertua. Hegoak txikiak, luma luzez estaliak ditu. Hankak motz sendoak dira eta lau behatz ditu bakoitzean. Eguna erdi lotan igarotzen du eta gauez ateratzen da janari bila. Harrak, intsektuak eta landareak jaten ditu. Apterigiformeen artean daude kiwi arrunta (Apteryx australis) eta Mantellen kiwia (A. mantelli) adibidez. Zeelanda Berrian du jatorria, baina desagertzeko arriskuan dago hegazti mota hau.
- apropos
- aprotiko
- apsara
- apside
- apterigido
- apterigiforme
- apterigogeno
- apterio
- aptero
- aptiko
- aptino