Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Apis

Mit. Zezen itxuraz irudikatu ohi den Egiptoko jainkoa. Batzuetan, Ra-rekin elkartua denean, eguzki-diskoa darama adar artean. Menfisen gurtua, hasieran emankortasunaren jainko bat izan zen. Laster Ptah, Menfiseko jainko nagusiarekin elkartu zuten, eta geroago Osirisekin, Osiris-Apis, lur azpiko munduaren eta hildakoen jainko gisa ohoratua izanik. Ezaugarri bereziak (beltzuneak larru zurian) agertzen zituen zezen sakratua zen eta jainko munduratutzat hartua; Ptah-ren tenpluaren ondoko ikuiluan hazten zuten eta hiltzean baltsamatu eta ohore handitan lurperatu ohi zuten, Serapeum deitu nekropolis berezian.