Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aosta Harana

Italiako ipar-mendebaldeko lurraldea, mendebaldeko Alpeetan. Mugak: Suitza, iparraldean; Frantzia, mendebaldean; Piemonte, hegoalde-ekialdeetan. Italiako lurralde txikiena (3.262 km2) eta jendez hustuena da (112.353 biztanle 1981an). Hiriburua, Aosta. Hizkuntzak: frantsesa (bertakoa) eta italiera.  v  Orografia. Dora Baltea ibaiak zeharkatua, 4.000 m-tik gorako gailurrek (Mont-Blanc, Cervino, Monte Rosa,…) inguratzen duten lurralde menditsua da Aosta. Komunikazio gune guztiz garrantzitsua, bertan egituratzen baitira Alpe arteko bide nagusiak (Mont-Blanc-eko tunela, San Bernardo Handiko eta Txikiko mendateak).  v  Ekonomia. Goi mendietako larre ugarietan behi azienda hazten da; behe lurretan, berriz, laboreak, fruitu arbolak eta mahastiak lantzen dira. Ekoizpen hidroelektrikoa garrantzitsua da (20.000 kW/o.). Burdingintza (Cogne), kimika industria (Châtillon, Saint-Marcel) eta ehungintza. Industria da, betiere, lurralde honetako ekonomia jarduera garrantzitsuena.  v  Historia. Aosta Harana Frantziaren esku egon zen 1800. eta 1814. urtearen artean. 1948tik, Italiako lurralde autonomoa da.