Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

antzandobi

iz. Zool. Lanidae familiako hainbat txoriri ematen zaien izena. Gure artean gehien ikusten dena birigarroaren tankerakoa da; apirilaren azken aldera iristen da eta abuztuan Afrikarantz abiatzen. ik. antzara-xori.  v  Antzandobia hegazti haragijalea da; mokoan hortz itxurako luzapen bat izaten du. Hegoak eta isatsa beltzak dira, arrasto zuriekin, eta gainontzeko lumak errauts koloredunak ditu. Aztore heziketan erabili izan dira mota horretako hegaztiak.  v  Antzandobi handia (Lanius excubitor). Iberiar Penintsulan bizi direnen arteko handiena da. Mokoa gogorra du oso. Beste animaliak erasotzen dituenean horien gainera jaurtitzen du bere burua eta mokoaz jota hiltzen ditu. Hildako animaliak landareen arantzetan zintzilik utzi eta janaririk ez duenerako gordetzen ditu askotan.  v  Antzandobi txikia (L. minor). Tamaina txikienekoa da eta Europako eta Asiako mendebaldean bizi da.  v  Antzandobi kaskagorria (L. collurio). Iberiar Penintsulan oso hedatuta dagoen mota da. Beste txorien kantua imitatzeko gaitasuna du.  v  Beste mota batzuk: Antzandobi arrunta (L. senator) Hego hemisferioan bizi dena; Iparraldeko antzandobia (L. borealis), Ipar Ameriketan bizi dena; eta Ameriketako antzandobia (L. ludovicianus), AEBetako hego-ekialdekoa.