Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Antxustegi Igartua, Esteban

Gipuzkoar irakasle eta idazlea (Donostia, 1957). Zuzenbidean eta filosofian lizentziaduna, egun Euskal Herriko Unibertsitateko Filosofia Politikoko irakasle titularra da Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean. Filosofia moral eta politikoari buruzko zenbait liburu idazteaz gainera, iritzi-artikuluak idazten ditu zenbait egunkari eta aldizkaritan. Euskaraz argitaratu dituen lanen artean aipatzekoak dira, besteak beste: Abertzaletasunaren auzia: independentzia ala autonomia (1997), Demokraziaren historia (1998), eta Filosofia Politikorako irakurketak I (1998), II (1999) eta III (2005). Bestalde, Euskal Herriko Unibertsitateko Limes bildumaren zuzendaria da, eta berak itzuli du bilduma horretako lehenengo liburua, Ernest Renan-en Zer da nazioa?.