Antxieta, Juan
Euskal eskulturagilea (Azpeitia, 1540 inguruan - Iruñea, 1588). Euskal Herriko eskola erromanistaren sortzailea izan zen. Italian egin zituen ikasketak, eta handik ekarri zuen Jacopo della Quercia eta batez ere Michelangeloren eragina. Erretaula ugariren egilea izan zen: Tafallakoa, Kasedakoa, Zu- maiakoa, Baionakoa, Euskal Herrian; eta kanpoan Briviescakoa, Burgosko katedralekoaren zati bat, Huelgasekoa, Martin Ruiz de Zubiaterekin batera, Jakako Seoko Trinitate-ko erretaula, Zaragozako Seoko San Miguel-koa. 1578 inguruan Iruñean bizi izan zen; aldi horretan berebiziko eragina izan zuen Euskal Herriko artisten artean, mende batez haren eraginak bateratu baitzituen Euskal Herriko arte joerak.