Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

anpularido

izond. Zool. Muskuilu gasteropodo prosobrankioen familiakoa dena. Maskorrek anpulu itxura dutelako ematen zaie izen hori. Familiari izena ematen dion anpularia generoaz gain beste antzeko batzuk ere biltzen ditu. Familia honetako motak herrialde beroetako aintzira eta ibaietan bizi dira. Lehorraldietan anpularidoak oihanetan barneratzen dira, eta luzaroan bizi daitezke lehorrean, maskorra erabat ixteko duten ahalmenari esker, barruan bildurik duten ura lurrindu dadin galarazten dutelako.