Anouilh, Jean
Antzerkigile frantsesa (Bordele, 1910 - Lausana, 1987). Joria bezain anitza den idazle honen obran familia, idealak (maitasuna, adiskidetasuna) kritikatzen dira, zenbaitetan etsipena, bestetan ironia errukigabea erakutsiz. Haren antzerkian badira bizitzaren itsusitasuna salatzen duten lanak, «beltzak» deituak: Le voyageur sans bagages (1937), La sauvage (1938), Antigone (1944); «arrosa» kolorekoak, fantasiaz eta umorez beteak: Le bal des voleurs (1938), Le rendez-vous de Senlis (1941); obra «argitsuak»: L’invitation au château (1947), La Répétition ou l’Amour puni (1950), Colombe (1951); obra «mingotsak»: La valse des toréadors (1952), L’hurluberlu (1959), La grotte (1961); obra «jantziak»: L’Alouette (1953), Becket ou l’Honneur de Dieu (1959), La foire d’empoigne (1962). Azkenean, Cher Antoine (1969) eta Poisons rouges (1970) bezalako lanetan antzerki autobiografikoagora jo zuen, ezinezko garbitasunaren nostalgia berretsirik, gezur sozialaren aurkako salaketa are gogorragoak eginez.
- anopluro
- anorexia
- Anotz
- Anotzibar
- Anotz-Olloibar
- Anouilh, Jean
- anoxia
- ANPE
- anpelideo
- anpelita
- anpelofago