Anfinsen, Christian Boehmer
Estatubatuar biokimikaria (Monessen, Pennsylvania, 1916 - Randallstown, 1995). Swarthmoren eta Harvarden egin zituen ikasketak. Gero artritisa eta metabolismoaren gaixotasunak ikertzen zituen Bethesdako Institutu Nazionalean (Maryland) lan egin zuen. Entzimen formarekin eta jarduerarekin zerikusia zuten zenbait aurkikuntza egin zituen. 1972an Kimikako Nobel saria eman zioten, Moorerekin eta Steinekin batera, erribonukleasaren inguruan egindako lanengatik.
- anfibol
- anfibologia
- anfikarpia
- anfikarpiko
- anfineuro
- Anfinsen, Christian Boehmer
- anfioxo
- anfiteatro
- anfotero
- angabetu, angabe, angabetzen
- angabetze