Andreiev, Leonid Nikolaievitx
Errusiar idazlea (Orel, 1871 - Mustamäggi, Finlandia, 1919). Lege karrera labur baten ostean idazteari ekin zion, Gorkik hartarako bihotz emanik. Bazen behin… bere lehen eleberri laburrak ospea ekarri zion. Sexu kontuak errealismoz tratatu zituen Lezea eta Lainopean (1902) eleberri laburretan eta kritika gogorrak bildu zituen. Horietan eta 1906an agertuko zen Gobernaria izenburukoan agerikoak ziren Gorkiren errealismoa eta Tolstoiren giro tragikoa, bizitzaren zentzugabetasunaren kontzientziarekin batera. Beste zenbait kontakizunetan, Irri gorria (1904), Ilunpea (1907), Zazpi urkatuak (1907), arazo sozialak tratatu zituen, iraultzaileen adorea gai harturik. Bere antzerkian, batetik Errusiako bizitza, Anfissa (1904), ukitu zuen, modu aski errealistaz, eta bestetik, drama sinboliko ezkorrak ondu zituen: Pentsamendua (1902), Gizon baten bizitza (1907), Ozeanoa (1911), Storitsin irakaslea (1912).
- Andreas-Salome, Lou
- andredena
- Andree
- Andreesen, Marc
- andregai
- Andreiev, Leonid Nikolaievitx
- andrekoi
- andrenido
- andreńa
- Andreotti, Giulio
- andrerrai