Peru erdi-mendebaldeko departamendua. 36.308 km2, 727.000 biztanle. Hiriburua: Huarás. Lurralde menditsua (Mendebaldeko Andeak), bertan dago Peruko mendi garaiena (Nevado Huascarán, 6.768 m). Meatze garrantzitsuak, nekazaritza (kotoia eta laboreak). Antzina Huailas izena zuen.