Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

analogia

iz. Antzekotasuna, antza.  v  Fil. Oro har, bi sistema edo gehiagoren arteko korrelazioa da. Honela ulerturik analogia, proportzioaren antzekoa da. Beste modu batera esanik, gauza desberdinei predikatu bera atxikitzea da, baina ez era unibokoan.  v  Hizkl. Funtzio berbera betetzen duten edo elkarren artean nolabaiteko parekotasuna duten hizkuntz elementuen arteko antzekotasun formala.  v  Hizkl. Hizkuntza forma berriak sortu edo daudenak aldatzea, beste batzuen antzera.  v  Biol. Izaki bizidun bateko organoen arteko antzekotasuna edo izaki desberdinen artekoa, kanpoko itxurari dagokion antzekotasuna, egiturari edo funtzionalismoari dagokiona.