Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Anakarsis

Filosofo eszita (K.a. VI. mendea). Elezaharrak dakarrenez, Solonen adiskide eta dizipulu izan zen. Izadiak erakutsi eta zibilizazioak usteldu ez duen gizon jakintsutzat hartu ohi zen. Antzinako grekoek «Zazpi gizon jakintsuen» artean jarri izan zuten inoiz. Berriro bere herrialdera itzulirik, Demeter-en erlijioa zabaldu nahi izan zuen, eta horrexegatik hil zuen bere anaia zen Saulio erregeak.