Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Anaitasuna

Aita Imanol Berriatua frantziskotarrak 1953an sorturiko hilabetekaria. Hasieran Euskaltzaindiaren inguruan argitaratzen zen, Alfontso Irigoienen zuzendaritzapean. 1957tik aurrera Arantzazuko teologia ikasleen esku izan zen 1967 arte. Handik aurrera hamaboskaria izan zen Juan Azurmendi eta Imanol Berriatuarekin. Gero, 1969tik 1973ra, Angel Zelaietak, Josu Torreren laguntzaz, argitaratu zuen. 1973an Joseba Intxaustik hartu zuen bere gain eta 1974 urtean Joan Mari Torrealdayren zuzendaritzapean azaldu zen. Garai horretan (1976), formatoa aldatu zuen eta edukia zabaldu —nazioarteko eta nazio barneko politika, artikulu sakonak eta dibulgaziokoak, kulturako berriak, bertsoak, etab. Gerora, ateratzeko zailtasunak areagotuz joan ziren (1982), desagertu zen arte. Anaitasunak lan nabarmena egin zuen euskara batuaren zabalkundeari begira. Aipatuez gainera, idazle ezagun askok esku hartu zuten aldizkari honetan: G. Aresti, B. Atxaga, J. R. Etxebarria, X. Gereño, X. Kintana, J. L. Lizundia, etab.