Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Anahuac

Mexikoko erdialdeko goi ordokiaren hegoaldea. 2.200 m-ko altuera. Bertan daude Mexikoko hiri nagusiak (Mexiko Hiria, Guadalajara, Toluca). Jatorrian Mexiko aztekaren bihotzgunea zen, eta hantxe zegoen azteken hiriburua, Tenochtitlan. Antzinako aintzira eta aintziren hondo finkaezinak dira inguru horietako lurren ezaugarri nabariena.