Anabitarte Irazu, Agustin
«Anabi» Euskal idazlea (Donostia, 1891 - Donostia, 1981). Euskaltzain urgazlea. Hainbat aldizkaritan idatzi zuen: «Euskal Esnalea», «Gipuzkoarra», «Euskera», «Gure Herria», «Euzkadi», «RIEV», «Argia», etab. 1923koa da haren lehen obra, Neska-mutilleri dirua aurreratzen erakusteko; 1925ean Antziñako Olimpiar Jolasak argitaratu zuen. Baina Anabitarteren obrarik behinenak eleberriak dira: Usauri, 1929, Euskaltzaindiko Schuchardt saria; Donostia, 1932ko sari bera lortu zuena eta Poli, 1958an argitaratua. Donostiaren erakusle agertzen da Anabitarte bere idazkietan. Bidaldi kronika bat ere argitaratu zuen, Aprika-ko basamortuan (1961), Aljerian barrena egindako bidaiaren kontaketa errealista. Erdaraz Patrones y capitanes de yate argitaratu zuen 1958an. Anabitarte, bestalde, argazkizalea zen eta bidaldietako erreportaiak eta erakusketak egin zituen.
- anabasitze
- anabatiko
- anabegita
- anabiosi
- anabiotiko
- Anabitarte Irazu, Agustin
- anaboliko
- anabolismo
- Anadiomena
- anadiplosi
- Anadir