Ana Karenina
Leon Tolstoiren eleberria (1873 - 1877). Bere garaiko gizarte aristokratikoaren deskribapen zehatza. Ana Karenina, goi funtzionari baten emaztea, galdu egiten da gizartearentzat, ezkontzaz kanpoko Vronskirenganako maitasuna dela kausa. Aldi berean eta aurrekoari kontrajarririk, Kiti eta Levinen amodio lasai etxekoia aurkezten du Tolstoik.