Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

amiltxori

iz. Zool. Koartza lepazuria (Botaurus). Luzeran 75 cm ditu, mokoa burua bezain luzea, hegoen muturrak biribilduak, isatsa motz biguna, eta hankak motzak. Amiltxori arrunta da ezagunena. Koloreak berdinak dituzte arrak eta emeak. Burua eta bizkarra beltzak dira, eta gorputzean arrastoak izaten ditu. Zingira eta landaretza ugari dagoen inguruetan bizi da. Bere burua arriskutan ikusten duenean uzkurtu egiten da, lepoa luzatu eta lumatako arrastoek kainaberaren zurtoinaren kolorea hartzen dute. Anfibioak, arrainak, sugeak eta txoriak janez elikatzen da. Europa eta Asiako klima epeleko lurraldeetan bizi da.