Amalariko
Bisigodoen erregea (?, 510 - Bartzelona, 531). Alariko II.aren semea. Teodoriko Handia izan zuen zaintzaile. Klotilde, Klovisen alabarekin ezkondu zen, eta Arrioren fedea hartzera behartu nahi izan zuen. Egitate honek gerra piztu zuen emaztearen anaia zen Txildeberto frankoen erregearekin. Narbonan (531) garaiturik, Amalariko Bartzelonara abiatu zen, eta han Bezon frankoak hil zuen.