Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Allin

Nafarroako udalerria eta ibarra (Lizarrako merindadea). Amillao, Aramendia, Arbeiza, Artabia, Etxabarri, Eultz, Galdio, Larrion –herriburua–, Muneta eta Zubielki kontzejuek osatzen dute udalerria. 1998ko datuen arabera, 817 biztanle ditu. Nafarroako Foru Erkidegoko 1986ko Euskararen Legearen arabera, eremu ez-euskaldunean dago.