Allais, Maurice
Frantses ekonomista eta ingeniaria (Paris, 1911). 1939-1944 bitartean meatzeen administrazioan lan egin zuen gobernuarentzat eta Parisko Meatze Eskola Nazionaleko irakaslea izan zen harik eta 1944an erretiratu zen arte. Ekonomiaren teoria modernoaren muina berreraiki zuen, matematikaren metodoa erabiliz. Centre National de la Recherche Scientifique (CNRS) erakundeko ikerketa zuzendaria izan zen. 1988. urtean Ekonomiako Nobel saria jaso zuen. La recherche d’une discipline économique. Première partie: l'économie (1943, Diziplina ekonomiko baten bila. Lehen zatia: ekonomia) eta Economie et intérêt (1947, Ekonomia eta interesa) dira Allaisen lan nagusiak. Horrez gainera, artikulu ugari idatzi du aldizkari espezializatuetarako.
- Alzola Minondo, Pablo
- Alzuza
- alla
- Allah
- Allâhâbâd
- Allais, Maurice
- allatsu
- Allègre, Claude
- Allégret, Yves
- allegreto
- allegro