Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

altze

iz. Zool. Oreinaren antzeko ugaztun ausnarkaria (Alces alces). 2,60-2,90 cm izaten da luze, eta bizkarreraino 1,90 cm altu. 300-400 kg inguruko pisua izaten du. Gaineko ezpaina zintzilik edukitzen du. Arrak oso adar handiak izaten ditu, pala bezala zabalduak. Europako, Asiako eta Ipar Ameriketako ipar lurraldeetan bizi da, basoa den lekuan batez ere. Hostoz eta belarrez elikatzen da.