Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Alma-Ata

(Kazak hizkuntzaz, «sagarren aita». 1854 eta 1921 artean Viernyi izena izan zuen). Sobietar Batasuneko hiria, Kazakhstan errepublikako hiriburua. 1.068.000 biztanle (1986an). Kultura eta zientzia gune garrantzitsua (unibertsitatea, behatoki garrantzitsua). Burdinbide gunea eta aireportua. Zentral termikoa. Janari industria (ardoa), ehungintza (kotoia) industria kimiko eta mekanikoak. Aluminio metalurgia. Larrukiak.