Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aliota

iz. Zool. Gavia generoko hegazti igerilaria, hankak ahatearen gisara dituena. Isatsa laburra izaten du, mokoa eta hegoak motzak. Urpean oso igerilari trebea izaten da. Lurralde hotzetako itsasertzetan bizi da, eta arrainak jaten ditu.  v  Aliota handia. (Gavia immer). Europa eta Amerika iparraldean bizi da, eta neguan Mediterraneora edo Mexikora emigratzen du.  v  Aliota artikoa. (Gavia arctica). Udan Asia eta Europako iparraldean bizi da, eta neguan Mediterraneoan.