algonkindar
iz. eta izlag. Etnogr. (Algumakin, «Arrantza arpoiz egiten den lekua»). Ipar Ameriketako herria, tribu anitzek osatua, eta handiena eta hedatuena zena. Europarrak joan aurretik Mississippitik ekialderako lurralde gehiena hartzen zuten, Virginiatik Hudsoneko badia eta Kanada hegoaldeko zabaldietaraino eta AEB erdialdeko Rocky Mountains mendietaraino. Anglo-saxoiek topatutako lehen indiarrak izan ziren, eta horren ondorioz kostaldeko tribuak ia erabat desagertu ziren. Azterketa asko egin dira algonkindarrei buruz, eta horretaz ondo ezagutzen da XVII. mendetik aurrerako kultura eta historia. Iparraldeko oihanetan bizi zirenak arrantzaleak eta ehiztariak ziren; zabaldietakoak, nomadak gehienak, bisontea ehizatzen zuten; hegoaldekoak nekazaritzan aritzen ziren. Garaiak dira, sendoak, mesozefaloak. Izpiritu Handia gurtzen dute eta poligamoak dira. Gaur egun 90.000 mila inguru geratzen dira.
- algo
- algodoi
- algodonita
- Algol
- algol
- algonkindar
- algonkinera
- algonkino
- algoritmo
- algoritmo
- Algorta