Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aljer

(Arab. Al Djazair) Mediterraneo aldeko portua eta Aljeriako hiriburua. Aljeriako kostalde erdian dago, Aljerko badian. 1.687.579 biztanle (1987an). Aljer da Magrebeko hiri handiena, Casablanca ondoren. Artzapezpikutegia. Unibertsitatea. Mezkita malikita (XI-XIV. m.). Mezkita hanafita (XVII. m.). Kashba. Arte Ederretako Museoa. Aljeriako lehen portua. Industria. Aljerko departamendua biztanleria trinkotasun handiko eskualdea da. 786 km2, 2.442.303 biztanle (1984an).  v  Historia. Antzinako hiri erromatarra (Icosium), Aljerrek nolabaiteko garrantzia hartu zuen Espainiatik egotzi zituzten arabiarrak bertaratu zirenean (1492). 1510. urtean, espainiarrak hiri aurreko uharte txiki baten jabe egin ziren eta haiek egozteko deitu zituzten Bizargorri anaia turkiarrak bertan egokitu ziren, Turkiako sultanaren agintearen ordezkari. Itsas lapur berberiarren hiriburua XIV. mendetik aurrera. Gatibu kristauez beterik zegoela, frantsesek eta ingelesek bonbardatu zuten 1683. eta 1684. urteetan. 1830. urtean frantsesek konkistatu eta Aljeriako koloniako hiriburu bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerran, aliatuak 1942ko azaroaren 8an lehorreratu ziren bertan. Aljeriako Askapen Gerraren gertaera nagusiak Aljerren bertan izan ziren (Aljerreko gudua).