Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

alfa

iz. Alfabeto grekoaren lehen letra. Alfa eta Omega. Hasiera eta amaiera.  v  Alfa izpiak edo partikulak. Kim. Helio atomoetako nukleoak dira. Uranioaren bat bateko irradatzat hartu ziren. 1896an aurkitu eta hasi zen A. H. Becquerel zientzialaria partikula hauen jokaera aztertzen. Argazki plakak ilundu egiten zirela ikusi zuen, uranioa duten konposatuekin. Curie senar-emazteek jarraitu zituzten ikerketa hauek eta erradioa eta beste zenbait elementu erradioaktibo aurkitu zituzten. Radioaren irradak bi eratakoak direla esan zuen Ernest Ruthefordek: alfa izenekoa bata eta beta izenekoa bestea. Gamma izeneko irrada gerora ezagutu zen. Ruthefordek ikertu zuen alfa partikulek heliozko atomoekin duten zerikusia eta honetan oinarrituz eman zuen nukleoaren egituraren teoria. Alfa partikulek karga positiboa dute eta hidrogenozko atomoak duenaren bikoitza da. Masa, berriz, heliozko atomoek dutenaren antzekoa da. Karga eta masa proportzionalak dira alfa partikuletan. Aurkikuntza horien bidez ezagutu ziren erradioaktibitatea eta erradioaktibitate artifiziala eta horiek ekarri zuten fisika nuklearraren garapena.