Alexandro VIIa (Fabio Chigi)
235. Aita Santua 1655-1667 bitartean (Siena, 1599 - Erroma, 1667). Jansenius-en Augustinus (1656) obrako bost proposamenen kondena berretsi zuen, Pascalen Les Provinciales eskutitzak irakurtzea debekatu zuen, liburu debekatuen indizean sartu (1657), eta gupidagabe zigortu zituen jansenistak (1665). Bere garaian eraiki zen San Pedro plazako zutabedia.