Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

aldi

iz. Adierazten den ezaugarria duen, edo besteren bati kontrajartzen zaion denbora hedadura. Aldi joana bihurtzen gaitz da (esaera). || (Garaia). Aldi gaiztoan jaioa doa ospe gaiztokoa (esaera). || Aldi berean. adlag. Batera. || Aldi bereko. izlag. Aldi bereko gertakariak. || Denbora. Ez da gaitzik aldiak ez daroenik (esaera). || Gertaera baten gauzatze bakoitza. Ikusi duen lehen aldia. || Aldiz (zenbatzaile baten (bat ezik) edo zenbat galdetzailearen ondoren). a) Delako gertatze kopurua adieraziz. Zenbat aldiz etorri da? ik. bider. Asko aldiz: askotan. b) Biderkatzaile edo zatitzaile gisa. Hiru aldiz ehun. || Txanda. Bakoitza bere aldian. || Denboran zehar gertatzen den zer batean berez daitezkeen zatietako bakoitza. Sinfonia baten aldiak. || Aldartea. Santuek ere izaten dituzte aldiak eta ordu ilunak. || Gram. Aditzaren aldiak. || Aldian aldi(+kasu atzizkia). Aldian aldikoa egiten dut. || Aldian behin. Noizean behin. || Aldiz… aldiz. Batzuetan batzuetan. Otsailean aldiz eguzkitan, aldiz sutantzean (esaera).