Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Aldekoa, Iñaki

Gipuzkoar idazlea (Oñati, 1961). Euskal Filologian lizentziatua eta Donostiako Irakasle Eskolako irakaslea. 1989an Ignacio Aldekoa ipuin lehiaketa irabazi zuen. Ipuingintza landu du hainbat lanetan: Euskal ipuinen antologia bat (1993) eta Ipuin gogoangarriak (1997). Bernardo Atxagaren narraziogintzari buruz idatzitako saiakera liburu bat argitaratu du: Antzarra eta ispilua (1992). 1993an plazaratu zuen, halaber, Antología de la Poesía Vasca liburua, eta 1998an Munduaren neurria. Azken urteotan Erein argitaletxean dihardu editore gisa.