alde 2
iz. A. Gauza, toki, bitarte bati buruz, hartan bereiz daitezkeen zatietako bakoitza. Gauzaki edo puntu bati buruz, haren ingurua; hura inguratzen duen bitartetik nolabait bereizten den zatia. ik. alderdi. (Zerbaiten) goiko, beheko aldea; aurreko, atzeko, barneko… aldea. Haizeak itsasoko aldetik jotzen zuen. Hona berriz non agertzen zaien eguzki aldean ikusia zuten izarra. Gernika aldeko hizkera aztertzen. Aitaren aldeko ahaideak. || Ahuntzak adarrak dituen aldera: alderantziz. || Bereziki, bi zati bereizten direnean. Alderik alde zulatu. Itsasoz beste aldera joan ez dadin. || Erabat eta alde guztiz. Pozik dago alde batetik, baina beste aldetik beldur da. || (Izaki edo gauza abstraktuez). Arazo bat alde jakin batetik soilik ikusi. Guztion aita den aldetik. || Geom. Poligono bat ixten duen lerroetako bakoitza; angelu bat osatzen duten bi lerroetako bakoitza. || Bi zer edo gauza elkarrengandik bereizten dituen nolakotasun desberdintza. Alde ederreko kontua! || Kopuru bati beste bat berdintzeko gehitu behar zaion kopurua. Sei tantoren aldea atera zion. || Taldea. Aingeru alde handia.
B. Hainbat testuingurutan esanahi berezia hartzen du. || -(r)en alde. Adierazten den pertsonari edo zerari laguntzeko, edo mesede edo on egiteko. ik. fabore. Zakua betatxuaren alde (esaera). Bere aldeko gizonekin etorri zen. Norbaiten alde egin: norbait defendatu. || -(r)en aldean. Adierazten den beste zerbaitekin erkatuz gero. Zorrak gailen agertzen direla irabazien aldean. || -(r)en aldera. -(r)en truke edo ordainez. Sari gutxien aldera lan eginez. || -(r)en alderako. adlag. -(r)en aldera, -(r)en truke. Egin dizkidazun mesede handien alderako. || -(r)en alderako. izlag. -(r)en aldeko. Horra nola suntsiarazi zuen Jehuk Baalen alderako gurpena. || -(r)en alderakotzat. adlag. -(r)i buruz, -(r)ekiko. Bere burua zure alderakotzat zordun erakusten du. || -(r)en aldez. -(r)en partez. Itaunduko diet horrelakoei berorren aldez. || Aldean izan (du ad. ), eduki. Ondoan bertan, oso gertu. Zoriona aldean eta zoritxarra auzoan. || Aldean izan (du ad.), eduki, hartu, eroan. Nork berarekin izan, eduki… Beti daroa aldean zerbait jateko. || Alde-aldean. Erabat gertu; ia. || Aldean beste. Alderik alde. || Alde bat, alde batera utzi. Kontuan ez hartu. Emakumezkoak alde batera utziz. || Beste alde. ik. bestalde.