Albinoni, Tomaso
Musikagile italiarra (Venezia, 1671 - Venezia, 1750). Corelliren ikasle eta Vivaldiren laguna, berrogeita hamarren bat opera idatzi zituen, baina ospetsu bihurtu duena haren tresnez jotzeko lana da, denbora luzez ahazturik egon ondoren XX. mendean berriro aintzat hartu dena. J. S. Bachek hainbat gai hartu zituen haren lanetatik. Lan nagusiak: Eliz sonatak (biolin eta biolontxelorako); 6 Sinfonie; 6 Sinfonie et Concerti; Trattenimenti armonici (biolin eta biolontxelorako sonatak). Adagio famatua galdua den kontzertu baten osagarria zen.
- albiar
- Albiasu
- albiense
- Albigeois
- Albina
- Albinoni, Tomaso
- Albion
- albiriste
- albistari
- albistaritza
- albistatu, albista, albistatzen