Alberto Ia Ballenstädtekoa
(Alberto Hartza) Brandenburgoko lehen markesa (muga herriko kondea) eta Ballenstädteko kondea. (Ballenstädt, 1100 inguruan - Stendal, 1170). Lotario enperadoreak Lusazia eta Altmarkeko buru egin ondoan, Elba ibaiaren ekialdeko lurraldeen kolonizatze eta ebangelizatzeari ekin zion. Askaniarren lehenengoa izan zen.