Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

albatros

iz. Zool. Itsas hegazti handia (Diomeda albatrus). Ozeano Atlantikoko eta Ozeano Bareko uharte soil epeletan bizi da. Tamaina handiko hegaztiak dira, gorputz sendoa dute, lepo laburra, moko kakoduna, hego estu oso luzeak eta igeri oinak hiru behatzekin. Txipiroiak eta bestelako zefalopodoak jaten ditu, bai eta hildako arrain eta zetazeoen haragia ere. Hainbat mota daude, horien artean albatros arrunta; lumak zuriak ditu, banaka batzuk beltzak izan baditzake ere, eta hegoak zabalduta lau metrotara hel daitezke.