Alaungpaya
Birmaniako heroi nazionala, europarren artean Alompra izenez ezaguna (Shwebo, 1714 - Ava inguruan, 1760). Birmaniako herri txiki bateko buruzagia zen, herrialde osoa batzea lortu zuena. Mon herriarekin bat egin zutela-eta, frantsesen aurkako borrokari ekin zion, baina ezin izan zuen Siam mendean hartu, eta Birmaniara erretiratzean hil zen, guduan izandako zaurien ondorioz.