Alariko IIa
Bisigodoen erregea (484 - 507). Loiratik beherako Galia eta Hispaniako zati handi bat izan zituen bere mende. 506. urtean galoerromatarren arau eta legeak biltzen zituen «Alarikoren Kodea» izeneko legeari buruzko tratatua jarri zuen indarrean. Klovis frankoen erregea nagusitu zitzaion hilik suertatu zen guduan (507. Vouillé). Harrez gero desegin zen Galia aldeko bisigodoen erreinua.