Alaez, Ana Laura
Bizkaitar eskultorea (Bilbo, 1964). Arte Ederretan lizentziatu zen EHUn. Nahiz eta margolaritza ikasketak egin, eskultura lantzen hasi zen 1989an. Bere lanek estetika erradikala dute, erabiltzen dituen materialengatik, batez ere. Bere obra gehientsuenak Donostiako Artelekun erakutsi izan baditu ere, 1991n New Yorkeko galeria alternatibo batean agertu zituen bere lanak. Ordutik hona, nazioartean ere sona lortu du eskultore honek. Bere azken lanetako bat, Espainiako Bi Urtekoan aurkeztu zuen: milaldi berriko artistarentzat estudio mugikor baten eredua.