ala 1
juntg. Galderetan eta zehar galderetan edo-ren ordez erabili behar den juntagailua. Zein ur, geldia ala lasterra? || (Zehar-galderetan). Ez dakigu bi ala hiru beharko ote ditugun. || (Hautakizun baten bi parteen aurrean, batez ere zehar-galderetan). Galdetu zioten ea zer zuen nahiago: ala munduko ondasun guztiak, ala ur tanta bat. || (Galdera baten azken osagai bezala, hautakizunaren bigarren partearen ezabaketaren ondorioz). Lo zaude ala? (Lo zaude ala zer zaude? Lo zaude ala ez?) || Ala… ala… Nahiz… nahiz…, zein… zein…, dela… dela. Ala nagoen lo, ala itzarririk.