Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

akzidente

iz. Fil. Subjektua desegin gabe agertu eta desagertzen dena; sustantziaren zehaztapen egiazkoa baina ez esentziakoa. || Log. Subjektuaren ezaugarria; esentziazkoa edo esentziatik abiatzen ez den ezaugarria izendatzeko erabiltzen den kontzeptua. Porfirio filosofoak emandako bost predikagarrietariko bat da akzidentea. Gainerantzeko laurak generoa, mota, desberdintasuna eta propioa dira.  v  Akzidentearen sofisma. Akzidentezko gertaera baten ondorio orokorra ematen duen sofisma; sendagai baten ondorio txarretatik abiatuta medikuntza txarra dela ondorioztatzea adibidez.