Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

akumulagailu

iz. Teknol. Energia metatzeko erabiltzen den edozein tresna, gero behar denean berriro itzultzen duena. Hiru eratako akumulagailuak dira nagusi: elektrikoak, hidraulikoak eta termikoak. Akumulagailu elektrikoek beruna, berun peroxidoa eta azido sulfurikoa erabiltzen dute gehienetan; horietan, korronte elektriko bat sartzen denean, erreakzio kimikoa kontrako zentzuan eragiten du, eta horrenbestez energia metatzen da. Hidraulikoak aldian behingo martxa duten makinak mugitzeko erabiltzen dira, horretarako bonba mekaniko batez ura presiopean jarririk metatzen den energiaz baliatuz. Termikoetan bero gisa metatzen da generadore batek sortzen duen energia, energia hori erabiltzen ez den bitarteetan, eta kontsumorako behar denean itzuli egiten da energia hori.