Akromeiev, Sergei Fedorovitx
Sobietar militar eta politikaria (Vindrey, Errusia, 1923 - Mosku, 1991). Nekazari familiako semea zen. 1940an Armada Gorrian sartu, eta ofizial izatera iritsi zen. Alderdi komunistako kide egin zen 1943an, eta 1952an Moskuko akademia militarrean graduatu zen. 1974 eta 1979 bitartean Defentsa ministerioko administrazioburu izan zen, eta Sobiet Goreneko diputatu izan zen. 1983an mariskal kargua lortu zuen, sobietar armadako mailarik gorena, eta alderdi komunistako batzorde nagusian sartu zen. Gorbatxovek laguntzaile izan zuen perestroika bultzatzeko, baina pixkanaka politika berritzaile hartatik urruntzen hasi zen, batez ere presidenteak baliabide eta aurrekontu militarra murriztea erabaki zuenean. 1991n Gorbatxoven aurkako estatu kolpean parte hartu zuen, baina porrot egin zuen, eta atxilotu eta auzipetu egin zuten. Egun gutxitara bere buruaz beste egin zuen.
- akromasia
- akromatiko
- akromatismo
- akromatopsia
- akromegalia
- Akromeiev, Sergei Fedorovitx
- akromia
- akromial
- akrominosi
- akromioi
- Akron