akoplamendu
iz. Mek. Bi ardatz elkartzeko erabiltzen den tresna. Bi erdiz osatua da bakoitza elkartu behar diren bi ardatzetako bati atxikitzeko. Bi erdi horien arteko lotura zurruna, elastikoa ala higigaitza izan daiteke. Era askotako akoplamendu motak daude: zorrozkoak, platerezkoak, hortzezkoak eta abar.