akkadiera
iz. Hizkuntza semitikorik zaharrena (Ekialdeko semitikoa). Mesopotamiako semiten hizkuntza zen eta, mendeetan zehar, Ekialde Hurbileko harreman hizkuntza izan zen. Bi dialekto garrantzitsutan banatu zen akkadiera: asiriera eta babiloniera. Arameierak, egunoroko erabileratik, K.a. IV. mendean erabat ezabatu zuen arren, hizkuntza jaso gisa Aro Kristauaren lehen urteak arte iraun zuen.