Ajaccio
(Korsikeraz. Aiacciu) Korsikako hiria, Corse du Sud deituriko departamenduko hiriburua. 51.770 biztanle. Uhartearen mendebaldeko kostaldean dago, Ajacciuko Golkoaren hondoan. Merkataritzagune garrantzitsua (portua). VII. mendean apezpikutegia zen hiri zahar hau 1495. urtean berreraiki zuten genevatarrek eta 1768. urtean igaro zen frantsesen eskuetara, Versaillesko Itunaren ondorioz eta Korsikako abertzaleen ahaleginak azpiratu eta gero. Bonaparteren sorlekua.