Aizpurua Egaña, Itziar
Gipuzkoar politikaria (Deba, 1941). Herri Batasunako Mahai Nazionaleko kidea. 1997ko azaroan kartzelatua izan zen –gainerako mahaikideekin batera–, Espainiako Auzitegi Gorenak urte hartako azaroan emandako sententzia baten arabera. Herri Batasunak hauteskunde kanpaina batean zegozkion publizatate tarteak ETAri uzteak erakunde armatuarekiko lankidetza zela ebatziz, zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zioten mahaikide bakoitzari. 1999ko uztailean Auzitegi Konstituzionalak ontzat hartu zituen kartzelatuen errekurtsoak eta, Auzitegi Gorenaren sententzia bertan behera gelditu ondoren, aske gelditu ziren Itziar Aizpurua eta gainerako mahaikideak.
- Aizpitarte
- Aizpun Tuero, Jesus
- Aizpún Tuero, Jesús
- Aizpurgi
- Aizpuru, Iñaki ;Nafar zinema zuzendaria (Leitza, 1946) Kazetari bezala sartu zen zinemaren munduan Aizpururen lehen lana dokumental bat izan zen, Aberri Eguna 1978, beste zinemagile batzuekin batera egina Lehen film luzea Erreporteroak izan zen (1984); filmak, ordea, ez zuen arrakastarik izan Urte berean film labur bat egin zuen, Barrenen Haren ondoren utzi egin zuen zinemagintza, eta zinemagintzaren irakaskuntzari heldu zion Andoaingo Zinema eta Bideo Eskolako zuzendari gisa Aizpurua, Oier
- Aizpurua Egaña, Itziar
- Aizpurua, Pedro
- Aizpurutxo
- aizterko
- aizto
- aiztokada